lunes, 14 de mayo de 2007

Jokin Etxebarria aurrera Bizkaiko banakako txapelketan

Asteburu gazi gozoa izan dute Txumuluxuetako pelotari infantilek. Bizkaiko banakako txapelketako final zortzirenak jokoan izan dira eta D imako bi pelotarik hartu dute bertan parte. Alde batetik, Ekhi Ziarrusta eta bestetik Jokin Etxebarria.

Ekhi Ziarrustak larunbat arratsaldean jokatu zuen bere partidua Ibarretxe Arrigorriagatarraren kontra. Nahiz eta Dimoztarra faborito izan; ezin izan zuen garaipena lortu. 18 eta 14-ko emaitzaz galdu zuen partidua. Partiduaren gakoa Ibarretxeren pelotakada indartsuetan izan da. Izan ere frontisetik asko hurrundu du Dimako aurrelaria eta honek ezin izan du bere jokoa erakutsi.

Beste alde batetik pronostikoen kontra Jokin Etxebarriak dimako pilotalekuan lorturiko garaipena goraipatu beharra daukagu. Artabe Igorreztarra izan zuen aurkari. Jokin-ek sakean eta dejadatan oinarriturik partidua aurrera ateratzea lortu zuen; azken emaitza 18 eta 8-koa izan zelarik. Hurrengo kanporaketan , final laurdenetan, Elezkano zaratamoarra izango du arerio. Partidu honetan ere Dimakoa ez da faboritoa izango, baina bere jokoa burutu ezkero bere aukerak izango ditu.

No hay comentarios: