
Txumuluxueta klubeko Etxebarria lehengusuak pasadan igande eguerdian Abadiñoko San Trokaz trinketeko txapelketako azpitxapeldunak geratu ziren kadete mailan.
Final laurdenak eta final zortzirenak erraz irabazi ostean aurrefinaletan nekez lortu zuten finalerako sailkapena. 40 eta 38-ko emaitzaz gailendu zitzaizkien abadiñoko bertako bikoari. Finala esan bezala Abadiñoko trinketea jokatu zen pasadan igande eguerdian. Biko biak, Dimakoa eta Zaratamokoa izan zirelarik.
Partidu estua izan zan hasieratik bukaeraraino. Azken emaitza 40 eta 37-koa zaramoarren alde. Sakean lorturiko 12 tantoak erabakigarriak suertatu ziren Dimako bikoaren porrotarentzat. Dana dan pozik bukatu zuten partidua dimoztarrek. Izan be aurtengoa izan da beraientzat lehen txapelketa trinketean eta finalera heldu izana ez da gutxi.
Irudian finalera heldu ziren jokalari guztien argazkia ikusi daikegu. Gogoratu beharra dago kadete, jubenil, sub 22 eta senior mailatan jokatu zala txapelketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario