jueves, 24 de mayo de 2007

Asteburu oparoa espero da; partiduz betea.

Txumuluxueta pelota eskolakopelotariek hainbat partidu dituzte oraingo asteburuan. Hona hemen beste gabe asteburuko karteldegia:

  • Maiatzaren 25-ean Elgetan Joseba Etxebarriak 4 terdiko txapelketa. Aurkaria Iturrioz beratarra.
  • Maiatzaren 26-ean Unai eta Imanol Etxezarragak arratsaldeko 5-etan igorreko pilotalekuan Igorreko jaietako partidua.
  • Maiatzaren 26-ean bake txapelketako final zortzirenak Ortuellako pilotalekuan arratsaldeko 7-etan. Pilotariak Ander Asua eta Aitor Arza.
  • Maiatzaren 27-ean Zeanuriko frontoian Dima Zeanuri norgehiagoka goizeko 11-etatik aurrera. Benjamin, alebin eta infantil mailatan.
  • Markinako txapelketako finar laurdenak Iker eta Joseba Etxebarriak maiatzak 27 eguerdiko 12 markinako frontoian.

Horretaz aparte aipatu beharra dago Igorreko klubak igorreko jaietako txapelketa jokatzeko Dimako hainbat pelotari gonbidatu dituela. Besteak beste, Ekhi Ziarrusta, Jokin Burgete, Ekain Aurrekoetxea, Jokin Etxebarria eta Gaizka Bilbao. Partiduen datak oraindik argitu barik dagoz.

Sorte on eta ea asteburuan partidu bikainak ikusten ditugun!!!!!

miércoles, 23 de mayo de 2007

Euskal pilotako udalekuen inskripzioa zabalik


Txumuluxueta pelota klubeko arduradunok argitu gura dugu urtero lez udan Uztailaren lehen hamabostaldian burutzen dugun euskal pilotako udalekuen inskripzio epea zabalik dagoela ekainaren 15-erarte.

Udaleku honetan besteak beste modalitate ezberdinak ezagutu eta praktikatuko ditugu. Baita be, bideoan ikusten den modura pelota bat egingo dugu. Irtenaldiak, txapelketak... ere ez dira faltako.

Apuntatzeko herrian zehar zabaldutako infrormaio horriak bete edo bestela astelehen edo asteazkenero 4 etatik 7-ra bitartean frontoira etorri izerna ematera. Animo!!!!!!!!!!!






martes, 22 de mayo de 2007

Etxebarria lehengusuak azpitxapeldun San Trokaz-ean


Txumuluxueta klubeko Etxebarria lehengusuak pasadan igande eguerdian Abadiñoko San Trokaz trinketeko txapelketako azpitxapeldunak geratu ziren kadete mailan.


Final laurdenak eta final zortzirenak erraz irabazi ostean aurrefinaletan nekez lortu zuten finalerako sailkapena. 40 eta 38-ko emaitzaz gailendu zitzaizkien abadiñoko bertako bikoari. Finala esan bezala Abadiñoko trinketea jokatu zen pasadan igande eguerdian. Biko biak, Dimakoa eta Zaratamokoa izan zirelarik.


Partidu estua izan zan hasieratik bukaeraraino. Azken emaitza 40 eta 37-koa zaramoarren alde. Sakean lorturiko 12 tantoak erabakigarriak suertatu ziren Dimako bikoaren porrotarentzat. Dana dan pozik bukatu zuten partidua dimoztarrek. Izan be aurtengoa izan da beraientzat lehen txapelketa trinketean eta finalera heldu izana ez da gutxi.


Irudian finalera heldu ziren jokalari guztien argazkia ikusi daikegu. Gogoratu beharra dago kadete, jubenil, sub 22 eta senior mailatan jokatu zala txapelketa.


martes, 15 de mayo de 2007

Zaramagako txapela txumuluxuetan


Iker Etxebarria txumuluxueta pelota klubeko pelotari eta entrenatzaileak pasadan larunbatean Gasteizko Zaramaga txapelketa berengantu zuen Xabier Atutxa pelotari igorreztarrarekin batera. Aurkariak aldiz, Burlatako Txorraut eta Girones izan ziren.

Ohi bezala final jendetsua izan zen, pilotalekua ia beteta. Finala nahiko ondo bideratuta eraman zuen Arratiako bikoteak 13 eta 4 markaigailua da horren islada. Azkenean apur bat erlaxatu eta galtzaileak 16 tanto egitea lortu zituzten.

Agerian dagoen argazkian izerdi patxetan ikusten dugu Iker Etxebarria partidu baten ostean. Bere ondoan aldiz, Garmendia pelotari Amezketarra. Honek, aipatu beharra dago Baez II-rekin batera hirugarren postua lortu zuela aipaturiko txapelketan.

lunes, 14 de mayo de 2007

Alebinek ezin txapela Dimara ekarri

Pasadan larunbat arratsaldean Sestaoko Las Llanas pilotalekuan izan ziren Bizkaiko alebin mailako binakako finalak. Bertan Txumuluxueta pelota eskola Ekain Aurrekoetxea eta Jokin Burgete izan zirelarik.

Alebin mailakoa izan zen jaialdiko bigarren pertidua. Bertan dimako bikoteak Zeanuriko joko alai klubeko Mendia lehengusuak izan zituzten aurkari. Partidu polita jokatu arren, ezin txapela lortu.

7 eta 7-ko berdinketaren ostean Ekainek nerbioak zirela eta, nekatu ete bere joko maila jeitsi egin zuen. Zeanuriztarrak berau aprobetxatu eta 15 eta 7-kora aurreratu ziren. Orduan Jokin Burgetek hartu zuen Dimako bikotean pisua. Atzelari ipini eta joko nahasia eginez, dejada, horma biko, kortada...-z baliatuz aldea murriztea lortu zuten, 15 eta 12-kora hurbilduaz. Hortik aurrera Zeanuriztarrak sakean eta indarrean oinarriturik 18-ra heltzea lortu zuten.

Zoriontzekoa da dimako bikoteak burutu duen txapelketa. Izan ere bikote oso onak utzi dituzte atzean eta etorkizun handidun pelotariak direla argitu dute txapelketa honetan. Zorionak eta jarraitu berdin lanean, gogotsu!

Jokin Etxebarria aurrera Bizkaiko banakako txapelketan

Asteburu gazi gozoa izan dute Txumuluxuetako pelotari infantilek. Bizkaiko banakako txapelketako final zortzirenak jokoan izan dira eta D imako bi pelotarik hartu dute bertan parte. Alde batetik, Ekhi Ziarrusta eta bestetik Jokin Etxebarria.

Ekhi Ziarrustak larunbat arratsaldean jokatu zuen bere partidua Ibarretxe Arrigorriagatarraren kontra. Nahiz eta Dimoztarra faborito izan; ezin izan zuen garaipena lortu. 18 eta 14-ko emaitzaz galdu zuen partidua. Partiduaren gakoa Ibarretxeren pelotakada indartsuetan izan da. Izan ere frontisetik asko hurrundu du Dimako aurrelaria eta honek ezin izan du bere jokoa erakutsi.

Beste alde batetik pronostikoen kontra Jokin Etxebarriak dimako pilotalekuan lorturiko garaipena goraipatu beharra daukagu. Artabe Igorreztarra izan zuen aurkari. Jokin-ek sakean eta dejadatan oinarriturik partidua aurrera ateratzea lortu zuen; azken emaitza 18 eta 8-koa izan zelarik. Hurrengo kanporaketan , final laurdenetan, Elezkano zaratamoarra izango du arerio. Partidu honetan ere Dimakoa ez da faboritoa izango, baina bere jokoa burutu ezkero bere aukerak izango ditu.

jueves, 10 de mayo de 2007

Txumuluxueta pelota eskolaren blog-aren aurkezpena

Gaur, 2007-ko maiatzaren 10-ean Dimako Txumuluxueta pelota eskolako arduradunok sortu berria dugun blog-a aurkeztu nahi dugu. Blog hau bai klubeko pelotariei, dimako jendeari eta pelota maite duen edonori zuzendua dagoela argitu nahi dugu.

Bertan batez, gurea dugun klubean, Txumuluxueta pelota klubean sortzen diren berrietan zentratuko gara. Hortaz aparte, pelota munduan garrantzitsutzat ematen ditugun berriak ere argitaratzen ahaleginduz.

Gaur aurkezten dugun hau, klubeko pelotarientzat ere, oso erabilgarria izan daiteke. Izan ere, astero astero klubeko pelotariek jokatu beharko dituzten partiduen berri emango bait dugu bertan. Horretaz aparte gure pelotariek jokatutako partiduen kronikak ere azaleratuko ditugu.

Txumuluxueta pelota eskolako berri danak bertan argitarako ditugu. Honenbestez, gure klubarekin hartuemanean dauden pertsona, klub, federazio, elkarte...-ak gonbidatu nahi ditugu gure blog-era.

Besterik gabe sortu berria dugun blog-a gustuko izango duzuelakoan, agurtzen zaitugu pelotazale.