
Pasadan larunbatean Diman urtero lez ospatzen den Euskal pilota jaialdiaren barnean Dimako txumuluxueta pelota klubeko pilotari gaztetxoenak (eskolarrak) argazki ofiziala atera zuten. Bertan klubeko buru dugun Jabi Burgete eta diruzaina dan Juan Carlos agertzen zaizkigularik.
Aipatzekoa da bestalde, pasadan asteburuan ez dela pilota jaialdirik egon gure pilotarientzat. Pelotako jaia ospatzen zenez partidu guztiak atzeratu zirelarik.
Jaialdiari dagokionez eskerrak emon beharrean gaude. Izan be urtero lez arrakastatsua izan bait da. Goraipatzeko ekintzak ondorengoak izan zirelarik. Gurasoen arteko txapelketa, Imanol Agirre pelotari profesionalaren bisita, klubeko bazkaria ...

